Martxoaren 27tik maiatzaren 30era Labiaga Ikastolako Areto Nagusian, Iñaki Atxa Aranburu elizondoarraren Basabizitza argazki erakusketa ikusgai izanen da. Bertaratzen direnek, 2011. urtetik hasita Euskal Herrian, Katalunian, Espainian, Polonian, Finlandian eta Ameriketako Estatu Batuetan animali basatiei Iñaki Atxak (Elizondo, 1981) ateratako argazkiez gozatzeko aukera izanen dute.
Erakusketa «azken urteetako lanaren emaitza» da eta bi helburu nagusi ditu: alde batetik, «egindako lana plazaratzea» eta, bertze aldetik, jendeari ikusaraztea «zein polita eta beharrezkoa den natura bere horretan mantentzea eta, bere horretan mantentzen laguntzea».
Erakusketaren ordutegia
Erakusketaren ateak larunbatetan eta igandetan 16:00etatik 20:00etara ikusgai zabalik egonen dira, martxoaren 27an hasi eta maiatzaren 30era bitarte. Lehenbiziko egunean erakusketan egonen dela iragarri du Atxak. Gainera, argazkiez gain bideo bat proiektatzeko asmoa du elizondoarrak. Bideoan «gure eskualdeko oihanetako biztanleei grabatutako irudiak agertuko dira».