Baztan Ikastolaren argazki erakusketa larunbatetik aitzinera

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 8a, 10:00

Apirilaren 10etik 25era bitarte ikusgai egonen da erakusketa Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Bertan, ikastolaren 50 urteak erakutsiko dituzte.

50 urte bete ditu aurten Baztan Ikastolak eta hainbak ekintza antolatu dituzte urteurrena ospatzeko. Horien artean, ikastolaren bilakaera irudietan erakustea helburua duen argazki erakusketa bat prestatu du guraso elkarteak. Bi astez, bisitariek ikastolaren historia ezagutzeko eta bizipenak oroitzeko aukera izanen dute. Erakusketaren irekiera larunbatean Elizondoko plazan izanen da, 11:00etan. Erakusketa astelehenetik ortziralera (17:00etatik 20:00etara) eta asteburuetan (11:00etatik 13:30era goizez eta 17:00etatik 20:00etara arratsaldez) egonen da ikusgai Arizkuneneako erakusketa-gelan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun