Familientzat mendi irteera antolatu du Beti Gaztek igandean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 16a, 19:00
Aldi honetan Frain aldera joanen dira haurrak eta gurasoak.

09:00etan plazatik abiatuta hiru ordu inguruko ibilaldia eginen dute Frain inguruan

Joan den hilabetean bezala, apirilean ere haur, gaztetxo eta gurasoendako mendi irteera antolatu du Lesakako Beti Gazte elkarteak. Apirilaren 18an ibiliko dira Frain inguruan eta igandean 09:00etan duten hitzordua Lesakako Plaza Zaharrean.

Beti Gaztetik jakinarazi dutenez, hiru ordu inguruko irteera izanen da, nahi duen guztiarentzat irekia. Bakoitzak bere gosaria eraman behaarko du eta segurtasun neurri guztiak beteko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun