Liburua ostirale arratsaldean aurkeztuko dute Zubietako Udaletxean eta omenaldia larunbat eguerdian Ezkurrako pilotalekuan Miguel Mindegia Aizkolaria liburuaren aurkezpena eginen dute abenduaren 22an, ostirale arratsaldeko 7etan Zubietako Udaletxean. Abenduaren 23an, berriz, omenaldia eskeiniko zaio Mindegiari Ezkurrako Pilotalekuan, larunbat eguerdiko 12etan.
Larunbat arratsaldeko 6etan hasita Herriko Ostatuan Abenduaren 23an arratsaldez Gatz taldeak, Titiritorto basatia txontxongilo emanaldia eskainiko du Herriko Ostatuan, larunbatean arratsaldeko 6etan hasita.
Herri bazkaria ere izanen dute larunbatean Kataku Herri Ostatuan Zotal Total jaialdia antolatu dute abenduaren 23an Berako Kataku Herri Ostatuan. Larunbatean 14:00etan bazkaria izanen dute eta 18:00etatik aitzinera zuzeneko musika, artista gonbidatuekin.
Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa.
60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea.
Arizkunenea Kultur Etxean ikusgai izanen dira erabiltzaileen lanak Xauliko erabiltzaileek egindako margolanen erakusketa irekiko da Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean abenduaren 16tik urtarrilaren 6ra. Abenduaren 16an, larunbat arratsaldeko 6etan eginen dute inaugurazio ekitaldia. Hortik aitzinera, 17:30etik 20:00etara ikusgai izanen da.