Zotal Total musika jaialdia antolatu dute abenduaren 23rako Beran

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 21a, 08:52
Zotal Total musika jaialdia larunbat arratsaldeko 6etan hasiko da. Aitzinetik, bazkaria ere antolatu dute.

Herri bazkaria ere izanen dute larunbatean Kataku Herri Ostatuan

Zotal Total jaialdia antolatu dute abenduaren 23an Berako Kataku Herri Ostatuan. Larunbatean 14:00etan bazkaria izanen dute eta 18:00etatik aitzinera zuzeneko musika, artista gonbidatuekin.

 

Bazkarirako apuntatzeko Katakuko zerrendan izena eman behar da. Katakumeek (Katakuko bazkideek) 6 euro ordaidu beharko dute eta bertzeek 12 euro.

Kataku, ostatua izateaz gain, dinamika kultural eta soziala bilatzen duen elkartea ere bada. Bazkideen kuotarekin ostatuari alokairurako laguntzatxoa ematen zaio eta trukean antolatutako ekintzetan deskontuak eta hileroko egitarau oparoa eskeintzen zaie.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun