Txontxongilo emanaldia eskainiko dute abenduaren 23an Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 20a, 12:51
'Titiritorto basatia' lana eskainiko du Gatz txotxongilo taldeak.

Larunbat arratsaldeko 6etan hasita Herriko Ostatuan 

Abenduaren 23an arratsaldez Gatz taldeak, Titiritorto basatia txontxongilo emanaldia eskainiko du Herriko Ostatuan, larunbatean arratsaldeko 6etan hasita.

 

Bertzetik, lehengo urteko arrakasta ikusita aurten ere bingoa eginen da Herriko Ostatuan urtarrilaren 1ean arratsaldeko 6etan. Hainbat sari bikain izanen dira jokoan eta herritar guziak ekitaldira gonbidatuta daude. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun