'Miguel Mindegia Aizkolari' liburuaren aurkezpena eta omenaldia eginen dituzte asteburuan

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 20a, 10:34
Migel Mindegiak omenaldia jasoko du larunbat eguerdian Ezkurrako frontoian. Bezperan, aizkolari handiari eskainitako liburua aurkeztuko dute Zubietan.

Liburua ostirale arratsaldean aurkeztuko dute Zubietako Udaletxean eta omenaldia larunbat eguerdian Ezkurrako pilotalekuan

Miguel Mindegia Aizkolaria liburuaren aurkezpena eginen dute abenduaren 22an, ostirale arratsaldeko 7etan Zubietako Udaletxean. Abenduaren 23an, berriz, omenaldia eskeiniko zaio Mindegiari Ezkurrako Pilotalekuan, larunbat eguerdiko 12etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun