Herriko sortzaile eta historialariek gidaturik herriko txokoak ezagutuko dituzte, ortziralean 18:00etan plazatik abiatuta Irailaren 22an, ortziralean Autorik gabeko Nazioarteko Eguna ospatuko da. Horren baitan Elizondoko Herriak antolaturik herriko bazterrak ezagutzeko bizikletaldia eginen da. Herriko sortzaile eta historialariek gidaturik hainbat txoko eta bazter berezi ezagutzeko aukera izanen da. Bizikletaldia arratsaldeko 6etan abiatuko da Elizondoko plazatik.
Ortzirale arratseko 9etan Beralandetan eskainiko dute solasaldia ‘Larrun ez hunki’ taldeko kideek Ortzirale honetan, irailak 22, arratseko 9etan, Berako Beralandetan, ‘Larrun ez hunki’ taldeko kideek Larunen egin nahi den makroproiektuaren eta beraien taldearen inguruko informazioa emanen dute.
Halere, Pastorala dela eta astebete gibeleratu dute Asaua Bertze urte batez, Etxalarko Urritzokietako auzotarrek Santa Krutz bestak antolatu dituzte. Aurtengoan pastorala dela eta, Asaua aste bat gibeleratu dute eta irailaren 24an izanen da.
Irailaren 18tik abenduaren 21era, astelehenero Donezteben, asteartero Zubietan, asteazkenero Donamarian eta ortzegunero Sunbillan Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka jarriko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.
Irailaren 18tik 29ra, Iñaki Vergararen ‘Benin, kale gorriko haurrak’ ikusgai Udazken honetan zenbait argazki erakusketa eginen dituzte Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Hasteko, Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuak eta Kultura Batzordeak, 2017ko Arte eta Kultura egitarauaren baitan antolatua, Iñaki Vergararen ‘Benin, kale gorriko haurrak’ erakusketa izanen da ikusgai irailaren 18tik 29ra.
Lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
Burrunba gazte taldeak antolatuta, hainbat ospakizun prestatu dituzte Burrunba gazte taldeak antolatutako Doneztebeko besta ttikiek honako egitaraua izanen dute asteburuan. Irailaren 22an, ortzirale arratsaldean triki-poteoa, suziria eta ondoren zopak (Santa Luzia plazan); gauean Modestoren emanaldia. Larunbatean paella-jatea (norberak prestatutakoa), 19:30ean Chuchin Ibañez eta gauerdian Gabenara taldea.