Etxalarko Urritzokietako bestak ortzegunean hasiko dira ospatzen

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 12a, 08:52
Hainbat ekitaldi antolatu dituzte Urritzokietako bestetan.

Halere, Pastorala dela eta astebete gibeleratu dute Asaua 

Bertze urte batez, Etxalarko Urritzokietako auzotarrek Santa Krutz bestak antolatu dituzte. Aurtengoan pastorala dela eta, Asaua aste bat gibeleratu dute eta irailaren 24an izanen da.

 

Irailak 14, ortzeguna

11:00etan txupinazoa botako dute Sainduneko zubian eta 12:00etan meza izanen da Santa Krutz ermitan. Ondotik, auzotarrek hamaiketakoa eskainiko dute. 18:00etan txokolate-jana izanen da Sain­duneko zubian eta 21:00­­etan zingar jatea auzotarrentzat.

 

Irailak 24, igandea

12:00etako mezaren ondotik, auzoko trikitila­riak kalejiran ibiliko dira­. 14:00etan Asaua eginen dute Sainduneko zubian eta ondotik, mus eta partxisean ariko dira. 17:30ean jokoak eginen dituzte eta 18:30ean erromeria izanen da Elizagoien Ahizpen eskutik. 21:00etan afaria eginen dute eta trikitilariek afalondoa alaituko dute­.

 

Irailak 25, astelehena

09:00etan gosaldu ondotik, antolatzaileek karpa desmuntatu eta zubi ingurua txukunduko dute bestari akabera emateko.

Aipatu, irailaren 14ko afarira edo 24ko bazkarira joan nahi duenak 948 635134 edo 948 635110era deitu behar duela irailaren 10a eta 17a baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun