Larungo proiektuaren inguruko informazioa emanen dute irailaren 22an Beran

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 20a, 08:44

Larungo proiektuaren kontra mobilizatzen hasia da 'Larrun ez hunki' taldea.

Ortzirale arratseko 9etan Beralandetan eskainiko dute solasaldia ‘Larrun ez hunki’ taldeko kideek

Ortzirale honetan, irailak 22, arratseko 9etan, Berako Beralandetan, ‘Larrun ez hunki’ taldeko kideek Larunen egin nahi den makroproiektuaren eta beraien taldearen inguruko informazioa emanen dute. 

 

Hiru ardatz dituen proiektua aurkeztu du Pirinio Atlantikoerako Departamentuak. Alde batetik, San Inazio lepoan 500 aparkaleku gehiago sortu nahi dituzte. Horrez gain, oraingo lau trenez gain, bertze bi gehiago paratu nahi dituzte martxan. Azkenik, Larungo tontorra eraberritu nahi dute: mugikortasun arazoak dituztenentzat sarbidea egokitu, pasarela bat egin, terrazak, lo egiteko balkoiak egokitu, harmailak eta jokoak egin… Baina proiektua ez dute denek begi onez ikusi eta Saran, Larrun ez hunki kolektiboa sortu dute eta azken hilabeteetan zenbait mobilizazioa egin dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun