Besta ttikiak ospatuko dituzte Donezteben irailaren 22an eta 23an

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 20a, 10:04
Gau giro polita izanen dute aurten ere Doneztebeko besta ttikietan.

Burrunba gazte taldeak antolatuta, hainbat ospakizun prestatu dituzte

Burrunba gazte taldeak antolatutako Doneztebeko besta ttikiek honako egitaraua izanen dute asteburuan. Irailaren 22an, ortzirale arratsaldean triki-poteoa, suziria eta ondoren zopak (Santa Luzia plazan); gauean Modestoren emanaldia. Larunbatean paella-jatea (norberak prestatutakoa), 19:30ean Chuchin Ibañez eta gauerdian Gabenara taldea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun