2020 eka 16 Mendialdea
Konfinamendu garaian Anje Duhalde kantariaren Ama Euskal Herria abestia berarekin batera grabatu du Seïn saxofoi laukoteak. Baina hori bai, bakoitza bere etxetik aritu zen eta gero zati guztiak elkartuz eta editatuz sortu zuten kantua. Saxofoi laukotearentzako moldaketa Koldo Pastor konpositoreari enkargatu zioten. «Abestia euskal kantagintzaren inguruan prestatzen ari garen proiektuaren parte bat da«, aipatu digu Alberto Mielgo, Seïn taldeko kideak.