#Etxetik Mundura

Oporraldiaren ondotik kirolerako erronka luzatu du Etxalarko Guraso Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 21a, 10:30

Etxalarko Landagain Guraso Elkarteak deitutako laugarren erronkari ere ederki erantzun diote. Etxea oporleku bilakatuz munduko hainbat txokotako ametsetako oporlekuekin bideo ederra osatu dute. Aste honetan, berriz, bosgarren erronka dute parez pare: kirola. Ortziralera bitarte biltzen dituzten argazki eta bideo laburrekin bideoa osatuko dute.

Erronkan parte hartu nahi dutenek nahi adina argazki edo bideo labur bidal ditzakete landagain.guraso.elkartea@gmail.com helbidera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun