#Etxetik Mundura

Mozorro koloretsuak jantzi dituzte etxalartarrek guraso elkartearen bigarren erronkan

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 7a, 12:00

Konfinamendu garaian, astero erronka bat luzatzeko asmoari eusten dio Etxalarko Landagain Guraso Elkarteak. Udaberria gaitzat hartuta balkoiak eta etxe inguruak apainduz erantzun zioten lehenbiziko erronkari. Joan den astean mozorroak jantzi zituzten bigarren erronkan eta aste honetan pintxo poteoa egitekotan dira. 

Ortziralean etxean pintxo-poteoa egitekotan dira eta apirilaren 10era bitarte landagain.guraso.elkartea@gmail.com helbidera bidaltzen dituzten argazkiekin bideoa osatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun