#Etxetik Mundura

Pintxo goxoak dastatu ondotik ametsetako oporleku bila hasi dira Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 16a, 16:00

Joan den astean etxean pintxo-poteoa egiteko erronka luzatu zuen Etxalarko Landagain Guraso Elkarteak. Fin-fin erantzun zioten herritarrek eta orduan bildutako irudiekin bideoa osatu dute. Aste honetan, berriz, etxea ametsetako oporleku bilakatzeko deialdia egin dute. Ortziralera arte biltzen dituzten irudiekin bideoa osatuko dute.

Udaberrian sartzearekin batera, etxe inguruak apainduz osatu zuten lehenbiziko erronka. Bigarrena mozorroak jantziz egin zuten eta joan den astean pintxo goxo-goxoak prestatuz hirugarren erronkari erantzun zioten. Aste honetakoa dute laugarren erronka eta etxea oporleku bilakatzeko asmoa dute. Orduan ateratako argazkiak landagain.guraso.elkartea@gmail.com helbidera bidaltzeko eskatu dute. Bihar, apirilak 17, izanen da argazkiak bidaltzeko azken eguna. Nahi adina argazki bidaltzeko eskatu dute eta orain arte bezala, bildutakoekin bideoa osatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun