Kubarako bidaiaren zozketa iragartzeko bideoa egin dute BRTko jokalariek

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 14a, 17:00

Gaupasa bertan behera uzteak kalte ekonomiko handiak eragin dizkio Baztan errugbi taldeari. Egoera horri buelta eman nahian, zozketa ederra antolatu dute: Kubara bi lagunendako bidaia eta Biok bat tailerreko tresnak. Horren harira egindako bideoa da hau.

Zozketa-txartelak www.brtmenditarrak.eus web orrialdean paratu dituzte salgai. Zozketa txartel bakoitza bortz euro ordaindu beharko da eta zozketa ekainaren 27an eginen dute.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun