Ostirala, irailak 18

17:00
18:00

Baztan-Bidasoaldeko gizonen taldearen lehenbiziko hitzordua

Mendialdea | Aurkezpenak

Lehenbiziko edizioak izandako «harrera ona» errepikatzeko gogoz, aurten ere berdintasuna lantzeko gizonen taldea berriz paratu nahi dute martxan Baztango, Bortzirietako, Malerrekako eta Bertizaranako berdintasun zerbitzuek.

Karrika bizigarrien aldeko bizikleta ibilaldia

Foruen Plaza, Elizondo | Martxak

«Haurrendako karrika jostagarriak eta denendako karrika seguruagoak» aldarrikatzeko asmoarekin, Elizondoko guraso talde bat bizikleta martxak antolatzen ari da hilabetero herrian barna. 

Karrika bizigarrien aldeko bizikleta ibilaldia Foruen Plaza

«Haurrendako karrika jostagarriak eta denendako karrika seguruagoak» aldarrikatzeko asmoarekin, Elizondoko guraso talde bat bizikleta martxak antolatzen ari da hilabetero herrian barna. 

18:30
20:00

Euskal Konfederazioak bilkura publikoa

Senpereko Sanoki Egiazki ostatua, Xareta Senpere | Bilerak

2021eko inkesta soziolinguistikoaren emaitzek eta euskarak jasaten dituen erasoek kezkaturik, Euskal Konfederazioak egindako Norabide berriak gogoeta eta azaroaren 21ean Baionan euskararen koofizialtasuna aldarrikatzeko deitutako manifestaldi handia aurkezteko bilkura publikoa eginen dute irailaren 18an, ortziralean 18:30ean, Senpereko Sanoki Egiazki ostatuan. Bilkuraren ondotik, Tristtan Mourguy abeslariaren kontzertua eta pintxo-potea izanen dute.

Euskal Konfederazioak bilkura publikoa Senpereko Sanoki Egiazki ostatua

2021eko inkesta soziolinguistikoaren emaitzek eta euskarak jasaten dituen erasoek kezkaturik, Euskal Konfederazioak egindako Norabide berriak gogoeta eta azaroaren 21ean Baionan euskararen koofizialtasuna aldarrikatzeko deitutako manifestaldi handia aurkezteko bilkura publikoa eginen dute irailaren 18an, ortziralean 18:30ean, Senpereko Sanoki Egiazki ostatuan. Bilkuraren ondotik, Tristtan Mourguy abeslariaren kontzertua eta pintxo-potea izanen dute.

19:00
20:00

Off Festibaleko kontzertua

Senpereko Amotzeko kapera, Xareta Senpere | Kontzertuak

Irailaren 18tik 20ra iraganen den Ondarearen Europako Egunen karietara, Ravel Festibalaren baitan antolatua den Off festibalaren bigarren edizioak geldialdi bat eginen du Senperen. Buruilaren 18an, ortziralean, 19:00etan hasiko da musika emanaldia Amotzeko kaperan. Sartzea urririk.

Off Festibaleko kontzertua Senpereko Amotzeko kapera

Irailaren 18tik 20ra iraganen den Ondarearen Europako Egunen karietara, Ravel Festibalaren baitan antolatua den Off festibalaren bigarren edizioak geldialdi bat eginen du Senperen. Buruilaren 18an, ortziralean, 19:00etan hasiko da musika emanaldia Amotzeko kaperan. Sartzea urririk.

19:00
20:00

'Euskal kultura... aitzinera edo gibelera goaz?' mahai ingurua Lesakan

Arrano elkartean, Bortziriak Lesaka | Mahai ingurua

Larunbat honetan, irailaren 19an, Arrano Eguna eginen dute Lesakan. Hainbat hitzordu antolatu dituzte egun osoan, baina horiez gain, bezperan, irailaren 18an, Euskal kultura... aitzinera edo gibelera goaz? mahai ingurua antolatu dute. 

'Euskal kultura... aitzinera edo gibelera goaz?' mahai ingurua Lesakan Arrano elkartean

Larunbat honetan, irailaren 19an, Arrano Eguna eginen dute Lesakan. Hainbat hitzordu antolatu dituzte egun osoan, baina horiez gain, bezperan, irailaren 18an, Euskal kultura... aitzinera edo gibelera goaz? mahai ingurua antolatu dute. 

20:00

Kalakan eta Berçaits anaiak

Eliza, Baztan Amaiur | Kontzertuak

Sarrerak eskuragarri daude Elizondoko Intzan, Amaiurko Jauregi bordan eta online

Kalakan eta Berçaits anaiak Eliza

Sarrerak eskuragarri daude Elizondoko Intzan, Amaiurko Jauregi bordan eta online

11:00

Pedro Arizkurenen margolanak

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Iruñeko Pedro Arizkuren Elizondo artistak bere lanak plazaratuko ditu iraileko hilabete osoan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Erakusketa asteartetik igandera egonen da ikusgai, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era.

Pedro Arizkurenen margolanak Arizkunenea

Iruñeko Pedro Arizkuren Elizondo artistak bere lanak plazaratuko ditu iraileko hilabete osoan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Erakusketa asteartetik igandera egonen da ikusgai, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era.

18:00

Doneztebeko besta ttikiak

Malerreka Doneztebe | Bestak

Mus txapelketa, zezensuzkoa, musika, erraldoiak, gazte bazkaria, jokoak... Egitarau zabala prestatu du Gazte Burrunba taldeak. 

Doneztebeko besta ttikiak

Mus txapelketa, zezensuzkoa, musika, erraldoiak, gazte bazkaria, jokoak... Egitarau zabala prestatu du Gazte Burrunba taldeak. 

19:00

'Ernatu' zikloa jarriko du martxan Bortzirietako euskara zerbitzuak iraila osoan zehar

Bortziriak

Euskal Herriko eremu euskaldunenetan ere euskara gibelera egiten ari dela ikusi da azken ikerketetan. Gibelera pauso hauen aitzinean, Esnatu deituriko dinamika sortu du UEMAk aurtengo ikasturte hasierarako. Mota guztietako eragileak batu eta eremu euskaldunak bizirik jarraitzeko konpromisoan murgiltzearen helburuarekin, Bortzirietan Ernatu zikloa antolatu du Bortzirietako Euskara Zerbitzuak. Irailaren 3an hasi eta iraila guztia iraungo duen egitaraua antolatuz. 

19:30

Donejakue bideari buruzko zikloa

Arizkunenea, Elizondo | Hitzaldia

Arizkunenean izanen dira saioak irailaren 14an, 15ean, 16an eta 18an, arratsaldez

Donejakue bideari buruzko zikloa Arizkunenea

Arizkunenean izanen dira saioak irailaren 14an, 15ean, 16an eta 18an, arratsaldez

19:30

Izpegiko Bestak

Baztan Erratzu

Tontorraren bi aldeetatik igoko dira Baigorriko eta Baztango herritarrak asteburu honetan, mugarik gabeko herri aske bat nahi dutela oihukatzeko bertze behin. Ortziral arratsaldean bertso saio musikatuarekin hasiko dira bestak, eta larunbateko egun osoko egitaraua tarte, Odei, Skaregekasko eta DJ Uzkuluzekin akabatuko da tontorreko ospakizuna.

Irailak 18 eta 19an ospatuko dira Izpegiko bestak bi aldeen artean sortutako zatiketa salatzeko helburuarekin

Baztan Erratzu | Bestak

Bi egun iraunen duten bestak antolatu dituzte aurtengoan ere, irailaren 18 eta 19rako. Ortzirale arratsaldean hasiko da egitaraua bertso saio musikatuarekin, eta Odei, Skaregekasko eta DJ Uzkuluzekin emanen diote akabera larunbat gauean. Tartean mendi martxa, haurrendako jostetak eta ikusgarriak, ekitaldia, bazkaria eta batukada aurreikusi dute.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Azaroa
al ar az og ol lr ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30            
Abendua
al ar az og ol lr ig
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Urte osoko agenda ikusi »»