Bestak 2026

Izpegiko bestak eginen dira laugarrenez irailaren 18 eta 19an

Ttipi-Ttapa

Aldarriz betetako bi egun antolatuak Izpegiko tontorrean.

Tontorraren bi aldeetatik igoko dira Baigorriko eta Baztango herritarrak asteburu honetan, mugarik gabeko herri aske bat nahi dutela oihukatzeko bertze behin. Ortziral arratsaldean bertso saio musikatuarekin hasiko dira bestak, eta larunbateko egun osoko egitaraua tarte, Odei, Skaregekasko eta DJ Uzkuluzekin akabatuko da tontorreko ospakizuna.

Basaizea Kultur Elkarteak, Erratzuko Herriko Batzarrak eta Baztango Gaztetxeak antolatu du aurtengoan ere bi herrien arteko zatiketa salatzeko helburuarekin egiten duten besta.  Iragana erromantizatu gabe, bi estatu zapaltzaileek inposatutako zatiketa eta ideia faxistak salatu nahi dituzte musika, dantza eta aldarriz betetako bi egun hauetan.

Irailak 18, ortziralea
  • 19:30: Bertso saio musikatua Bereko Bentan.
    • Bertsolariak: Haira Aizpurua, Malen Alzuart eta Alazne Untxalo.
    • Musikariak: Kattalin Arizmendi, Ane Fagoaga eta Lizar Elexpuru.
    • Gai emailea: Xalbat Alzugarai.

Ondotik pintxoak izanen dira bertan.

Irailak 19, larunbata
  • 08:30: Mendi martxa Baigorritik
  • 11:00: Bizikleta igoera Baigorriko elizako plazatik eta Erratzuko plazatik
  • 11:15: Zapotxin pailazoa
  • 12:00: Zintzur bustitzea Baigorriko eta Erratzuko gaiteroekin
  • 13:30: Ekitaldia
  • 14:00: Bazkari herrikoi alaitua (txartelak basaizea.com webgunean, Baigorriko Oronoz saltegian eta Errratzuko Zubipuntan salgai)
  • 17:30: Hiru bentetatik poteo alaitua
  • 20:30: Tukukarrakak batukada karpan
  • 21:00: Afari eskaintza zabalik Baigorriko ikastolak antolaturik
  • 22:00: Odei, Skaregekasko eta Dj Uzkuluz
Autobus zerbitzua ere 4 euroren truke
Igaiteko: 
  • 10:00: Elizondotik Izpegira (Erratzun geldialdia eginez)
  • 11:00: Baigorritik Izpegira
  • 12:00: Elizondotik Izpegira (Erratzun geldialdia eginez)
  • 13:00: Baigorritik Izpegira
  • 19:00: Elizondotik Izpegira (Erratzun geldialdia eginez)
  • 20:00: Baigorritik Izpegira
Jausteko:
  • 19:30 Izpegitik Baigorrira
  • 20:30 Izpegitik Elizondora (Erratzun geldialdia eginez)
  • 02:00 Izpegitik Baigorrira
  • 03:00 Izpegitik Elizondora (Erratzun geldialdia eginez)
  • 05:00 Izpegitik Baigorrira
  • 06:00 Izpegitik Elizondora (Erratzun geldialdia eginez)

Antolakuntzak argi utzi du ere ez dela inolako erasorik onartuko eta edozein erasok erantzuna izanen duela. Bertaratu eta bestaz gozatzeko gonbita ere zabaldu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun