Egitarau zabala prestatu dute Basaizea Kultur Elkarteak, Erratzuko Herriko Batzarrak eta Baztango Gaztetxeak aitzineko hiru urteetan egin duten bezala. Iragana erromantizatu gabe, bi estatu zapaltzaileek inposatutako zatiketa eta ideia faxistak salatu nahi dituzte musika, dantza eta aldarriz betetako bi egun hauetan.
Dagoeneko bazkariko txartelak eskuragarri jarri dituzte eta autobus zerbitzua egonen dela adierazi dute.
Irailak 18, ortziralea
- 19:30: Bertso saio musikatua Bereko Bentan.
- Bertsolariak: Haira Aizpurua, Malen Alzuart eta Alazne Untxalo.
- Musikariak: Kattalin Arizmendi, Ane Fagoaga eta Lizar Elexpuru.
- Gai emailea: Xalbat Alzugarai.
Ondotik pintxoak izanen dira bertan.
Irailak 19, larunbata
- 08:30: Mendi martxa Baigorritik
- 11:00: Bizikleta igoera Baigorriko elizako plazatik eta Erratzuko plazatik
- 11:15: Zapotxin pailazoa
- 12:00: Zintzur bustitzea Baigorriko eta Erratzuko gaiteroekin
- 13:30: Ekitaldia
- 14:00: Bazkari herrikoi alaitua (txartelak basaizea.com webgunean, Baigorriko Oronoz saltegian eta Errratzuko Zubipuntan salgai)
- 17:30: Hiru bentetatik poteo alaitua
- 20:30: Tukukarrakak batukada karpan
- 21:00: Afari eskaintza zabalik Baigorriko ikastolak antolaturik
- 22:00: Odei, Skaregekasko eta Dj Uzkuluz
Autobus zerbitzua ere 4 euroren truke
Igaiteko:
- 10:00: Elizondotik Izpegira (Erratzun geldialdia eginez)
- 11:00: Baigorritik Izpegira
- 12:00: Elizondotik Izpegira (Erratzun geldialdia eginez)
- 13:00: Baigorritik Izpegira
- 19:00: Elizondotik Izpegira (Erratzun geldialdia eginez)
- 20:00: Baigorritik Izpegira
Jausteko:
- 19:30 Izpegitik Baigorrira
- 20:30 Izpegitik Elizondora (Erratzun geldialdia eginez)
- 02:00 Izpegitik Baigorrira
- 03:00 Izpegitik Elizondora (Erratzun geldialdia eginez)
- 05:00 Izpegitik Baigorrira
- 06:00 Izpegitik Elizondora (Erratzun geldialdia eginez)
Antolakuntzak argi utzi du ere ez dela inolako erasorik onartuko eta edozein erasok erantzuna izanen duela. Bertaratu eta bestaz gozatzeko gonbita ere zabaldu du.