Besta ttikiak ospatuko dituzte heldu den asteburuan Amaiurren, eta egitarauaren barnean Ahotsez kontzertua aurkeztuko dute Kalakan taldeak eta Berçaits anaiek. Irailaren 18an, ortziralea, 20:00etan elizan izanen da emanaldia. Ahotsa ardatz hartuta eta musikarien laguntzaz, euskal kantugintza tradizionala plazaratuko dute kantariek.
Sarrerak eskuragarri daude Elizondoko Intza tabernan, Amaiurko Jauregi borda hotelean eta kalakan.eus webgunean. Horrez gain, hanburgesak afaltzeko aukera izanen da 19:00etatik goiti, baita kontzertuaren ondotik ere.