Mahai inguruan Elurre Iriarte kultur eragileak, Julen Goldarazena musikariak eta Joxe Mari Agirretxe Porrotxek hartuko dute hitza, eta dinamizatzailea Iratxe Muxika Berriako kazetaria izanen da. Ortziralean, 19:00etan Arrano elkartean izanen da.
Larunbatean, Arrano Eguna
Larunbateko Arrano Egunean, berriz, goizez eta arratsaldez izanen dira ekitaldiak: 09:00etan mendi buelta Agiñara Arranotik abiatuta, 10:30ean Agiñan gosaria eta ekitaldia, 13:00etan poteoa Moltzoko txarangarekin, 14:30ean bazkaria Etxalarko asau egileekin, bazkalondoan bingo musikatua eta 17:30ean Atzarbale elektrotxaranga.