Off Festibaleko musika emanaldia izanen dute buruilaren 18an Senperen

Ttipi-Ttapa

Ravel Akademiako musikariek kontzertua eskainiko dute Amotzeko kaperan ortzirale arratsaldean. Argazkia: Academie Ravel

Irailaren 18tik 20ra iraganen den Ondarearen Europako Egunen karietara, Ravel Festibalaren baitan antolatua den Off festibalaren bigarren edizioak geldialdi bat eginen du Senperen. Buruilaren 18an, ortziralean, 19:00etan hasiko da musika emanaldia Amotzeko kaperan. Sartzea urririk.

Ravel Akademiatik aterako diren Frantziako zein nazioarteko bakarlari gazte batzuk ohoratuak izanen dira. Sei kontzertu eginen dituzte Euskal Herrian eta horietako bat izanen da Amotzekoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun