Urdazubiko eta Baztango Donejakue Bidearen Lagunek solasaldi zikloa antolatu dute bertze behin Arizkunenea kultur etxean, eta heldu den astean bilduko dira:
- Irailaren 14an, astelehena, Julia Pavonek 'Codex Calistinus': biderako liburua solasaldia aurkeztuko du.
- Irailaren 15ean, asteartea, Patxi Benaventek Donejakue bidea zinemaren ikuspegitik solasaldia aurkeztuko du.
- Irailaren 16an, asteazkena, Javier Beruetek Donejakue bidearen berpizkunde modernoa: iruzurrak, mitoak eta errealitatea solasaldia aurkeztuko du.
- Irailaren 18an, ortziralea, Ruben Garciak Zailtasunaren bideak: Santiagoko erromesaldiaren muturreko geografia solasaldia aurkeztuko du.
Solasaldi guziak gaztelaniaz izanen dira eta 19:00etan hasiko dira.