Bestak 2026

Doneztebeko besta ttikiak ospatuko dituzte asteburu honetan

Ttipi-Ttapa

Larunbat goizean erraldoiak eta buruhandiak herrian barna ibiliko dira. 

Mus txapelketa, zezensuzkoa, musika, erraldoiak, gazte bazkaria, jokoak... Egitarau zabala prestatu du Gazte Burrunba taldeak. 

Iraileko hirugarren asteburuan izaten dira besta ttikiak Donezteben, eta halaxe izanen da aurten ere, hutsik egin gabe egitarau betea prestatu baitu Gazte Burrunba taldeak. Ortzirale eta larunbat honetan, irailaren 18an eta 19an, izanen dira.

Ortziralea, irailak 18

18:00etan mus txapelketa jokatuko dute Santa Luzia Plazan, baina parte hartu nahi duenak aitzinetik eman beharko du izena, 17:30ean. Besta ttikiei hasiera ofiziala emanen dien txupinazoa, berriz, 20:00etan botako dute eta Txaranga Berriak txarangak alaituko ditu bazterrak. Arratsean, zezensuzkoa ibiliko da Bear Zana pilotalekuan eta 23:00etatik 00:30era Kulto Kultibo taldeak kontzertua emanen du. Ondotik, DJ Bakok musika paratuko du.

Larunbata, irailak 19

Goizean, erraldoiak eta buruhandiak herrian ibiliko dira eta 14:00etan gazte bazkaria eginen dute Santa Luzia Plazan. Arratsaldean, 16:30ean, Jokai sormen jolasak eginen dituzte Intzakardi parkean. 17:00etan elektrotxaranga ibiliko da herrian eta 19:30ean Joselu Anaiaken emanaldia hasiko da Santa Luzia Plazan. 00:30ean Lisker taldearen txanda izanen da eta ondotik, DJ Alkaperekin segituko du bestak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun