Karrika bizigarriak aldarrikatzeko bizikleta martxa eta solasaldia eginen dute ortziralean Elizondon

Ttipi-Ttapa

«Haurrendako karrika jostagarriak eta denendako karrika seguruagoak» aldarrikatzeko asmoarekin, Elizondoko guraso talde bat bizikleta martxak antolatzen ari da hilabetero herrian barna. 

Iraileko hitzordua hilaren 18an izanen da, eta musikaz lagunduak eginen dute ibilbidea, 18:00etan plazatik abiatuta. 19:00etan, berriz, plazan bilduko dira eta poteo irekia antolatu dute; jendea gonbidatu dute Nolako herria nahi dugu? galderari erantzuteko gogoeta eta solas tarte bat izatera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun