Lesakako Osasun Zentroaren eskutik, titia ematearen inguruko tailerrak egiten hasiak dira aurten ere. Urtarrilaren 15ean egin zuten lehena eta, bigarrena, otsailaren 12an, ortzegunean 12:00etatik 13:30era eginen dute Lesakako Udalaren erabilera anitzeko gelan (Koskontako Bidea 7, 2.).
Lesakako Beti Gazte elkarteak joskintza tailerra antolatu du berriz ere, oraingoan otsailaren 2tik apirilaren 30era. Kurtso osorako prezioa 20 eurokoa da bazkideentzat eta 35 eurokoa bazkide ez direnentzat.
Herriko elkarte, ikastetxe eta artistek osatu dute eta otsailaren 11tik martxoaren 1era ikus daiteke.