Ihauteriei buruzko erakusketa ikusgai izanen da Sarako lezeetan

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 10a

Sarako lezeetan ihauteriei buruzko erakusketa zabalduko dute otsailaren 11tik martxoaren 1era.

Herriko elkarte, ikastetxe eta artistek osatu dute eta otsailaren 11tik martxoaren 1era ikus daiteke.

Sarako ihauteriak ere hurbiltzen ari dira eta horrekin lotutako zenbait ekitaldi egiten ari dira Saran. Erraterako, Sarako elkarte, ikastetxe eta artisten Ihauteri erakusketa otsailaren 11tik martxoaren 1era ikusgai izanen da Sarako lezeetan, 13:00etatik 17:00etara. Sartzea urririk.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun