Edoskitze tailerra izanen dute ortzegunean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 10a

Lesakako Osasun Zentroaren eskutik, titia ematearen inguruko tailerrak egiten hasiak dira aurten ere. Urtarrilaren 15ean egin zuten lehena eta, bigarrena, otsailaren 12an, ortzegunean 12:00etatik 13:30era eginen dute Lesakako Udalaren erabilera anitzeko gelan (Koskontako Bidea 7, 2.). 

Ondoko saioa martxoaren 5ean eginen dute, leku eta ordutegi berean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun