Joseba Urretabizkaiak herrian ateratako argazkiekin eta Fernando Hualde etnografoaren testuekin hornitutako argitalpen ederra da Duela hiru bat urte argazkilari bat (Joseba Urretabizkaia) agertu zen Zugarramurdin eta, garai bateko jantziak soinean, hainbat herritarrei argazki artistikoak egin zizkien (batzuk antzerki taldekoak ziren, bertzeak Urdazubi eta Zugarramurdiko jubilotekakoak, eta bertze batzuk karrikan ikusitakoak), duela 400 urte baino gehiagoko herria irudikatu nahirik. Ondotik, etnografo batek (Fernando Hualde) testua paratu zien argazki horiei, eta guzti hori elkartuz, izigarrizko liburu ederra argitaratu berri du Xibarit argitaletxeak.
Mintzaldia azaroaren 15ean izanen da, 17:00etan Arizkunenean, eta aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko dute
Akelarre kulturguneak eta Baztango Talde Ekosozialak antolaturik, egungo krisi ekosozialaz eta kapitalismoak larrialdi klimatikoan duen eraginaz arituko dira.
Euskal zinemaz gozatzeko aukera izanen da azaroaren 15ean eta 16an. Jone, batzuetan, filma emanen dute, 17:00etan eta Los Domingos, 19:30ean.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |