Azaroaren 15ean (larunbata), eguerdiko hamabietan aurkeztuko dute museoan liburu hori. Zugarramurdi 1610 du izenburua eta han berean erosteko aukera ere izanen da, 60 euroren truke.
Joseba Urretabizkaiak herrian ateratako argazkiekin eta Fernando Hualde etnografoaren testuekin hornitutako argitalpen ederra da
Duela hiru bat urte argazkilari bat (Joseba Urretabizkaia) agertu zen Zugarramurdin eta, garai bateko jantziak soinean, hainbat herritarrei argazki artistikoak egin zizkien (batzuk antzerki taldekoak ziren, bertzeak Urdazubi eta Zugarramurdiko jubilotekakoak, eta bertze batzuk karrikan ikusitakoak), duela 400 urte baino gehiagoko herria irudikatu nahirik. Ondotik, etnografo batek (Fernando Hualde) testua paratu zien argazki horiei, eta guzti hori elkartuz, izigarrizko liburu ederra argitaratu berri du Xibarit argitaletxeak.
Azaroaren 15ean (larunbata), eguerdiko hamabietan aurkeztuko dute museoan liburu hori. Zugarramurdi 1610 du izenburua eta han berean erosteko aukera ere izanen da, 60 euroren truke.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.