Taillonen hildako Loro Pikabea, Xabier Zubieta eta Xabier Saralegi oroitzeko mendi ateraldia antolatu du Berako Manttale Mendi Lasterketa Taldeak. Uztailean egin ohi dute irteera bi urtetik behin, baina, aurten abuztuaren 31n eginen dute.
Edorta Salvadorrekin, ogi bereziak egiten ikasteko tailerra antolatu du Zubietako Udalak abuztuaren 31n, larunbatean 10:00etatik 14:00etara. Zubietako estalpean eginen dute.
Lesakako Udalaren eta herriko ekoizleen, artisauen eta komertzioen arteko elkarlanari esker merkatu ttikia eginen dute abuztuko azken larunbatean ere, abuztuaren 31n, Lesakako Beheko Plazan. 10:00etatik 14:30era hainbat lan eta produktu ikusteko eta erosteko aukera izanen da, «toki ttikietan gauza handiak gertatzen direlako».
Abuztuaren 31n eginen dute eta parte hartzeko izena eman beharko da. Plaza kopurua mugatua da.
Bigarrenez erraldoien topagunea izanen da Bera abuztuaren 31n. Berako Erraldoien Konpartsak topaketa antolatu du eta bertako erraldoiez gain bertze hainbat herritakoak ikusteko aukera ere izanen da
Musikaz gozatzeko aukera izanen da larunbatean Larhungo tontorrean. Amorante musikari gipuzkoarrak kontzertua emanen du Larungo Kaiola Bentan. Emanaldia 17:00etan izanen da eta sarrera debalde izanen da.
Larunbat honetan, abuztuaren 31n, borobilduko dituzte Arantzako Aterpean uda honetan egin dituzten kontzertuak. Esne Beltza taldeak eta DJ Alaik joko dute.
Abuztuaren 28an, asteazken goizeko dianarekin, mezarekin eta herriko dantzari ttikien aurreskuarekin abiatuko dituzte bestak Legasan. Igandeko zezensuzkora bitarte hainbat ekitaldi izanen dira. Ondorik, irailean Lokariko besta ere izanen dute Legasan.
Donamarian, Beran, Zugarramurdin, Elizondon eta Leitzan ere izanen dituzte uda honetan Kultur 2024 programako musika eta dantza emanaldiak
Abuztuaren 3tik 31ra Pello Apezetxea Kultur Etxean
Lesagibel eskultoreak N-estetika 5 erakusketa aurkeztuko du Elizondoko Arizkunenea kultur etxean uztailaren 22an. Irailaren 1era arte egonen da ikusgai eta egunero irekiko du, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.