Egitarauari dagokionez, goizean harrera eginen diete frontoian kanpoko erraldoien konpartsei. Ondotik, 11:00etan hasita karrikabuelta eginen dute herrian barna. Eztagara pilotalekuan hasita, Iturlandetara joanen dira lehenik. Handik, Eztegara pasealekuan barna Altzate karrikara joanen dira eta Uraldea karrika gurutzatuta, Julio Caro Baroja pasealekuan barna Toki Ona institutu pareko patioan bukatuko dute itzulia.
Berako erraldoiez gain bertze herri hauetako taldeak ere izanen dira: Miranda de Ebro (Espainia), Elizondo, Irurita, Barañain, Oronoz-Mugairi, Sara, Doneztebe eta Amasa-Villabona (Gipuzkoa).