Esne Beltza eta DJ Alai ariko dira larunbat honetan Arantzako Aterpean

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 29a, 09:00

2021ean Esne Beltzak Arantzako Aterpean jo zueneko irudia.

Larunbat honetan, abuztuaren 31n, borobilduko dituzte Arantzako Aterpean uda honetan egin dituzten kontzertuak. Esne Beltza taldeak eta DJ Alaik joko dute.

DJ Bull, La Jodedera, Sakamantekas, Mexikortxo, Kittu, Petti eta Xabaltx, Makala eta lagunak, Gailu... Uda honetan ere zuzeneko musikaz gozatzeko aukera ederra eman dute Arantzako Aterpean. Bada, aurtengo zikloa larunbatean bukatuko da. Esne Beltzak eta DJ Alaik kontzertua emanen dute 19:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun