Bestak 2024

Legasako bestak abuztuaren 28tik irailaren 1era ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 27a, 09:00

Ortzegun arratsean danborrada izanen dute Legasako bestetan.

Abuztuaren 28an, asteazken goizeko dianarekin, mezarekin eta herriko dantzari ttikien aurreskuarekin abiatuko dituzte bestak Legasan. Igandeko zezensuzkora bitarte hainbat ekitaldi izanen dira. Ondorik, irailean Lokariko besta ere izanen dute Legasan.

Abuztuak 28, asteazkena

09:00etan diana. 11:00etan meza. Ondotik aurreskua Legasako dantzari ttikien eskutik. 12:15ean luntxa Kuku elkartean. 16:00etan haurrendako tailerrak, aurpegi pintatzea eta mozorro besta. 19:00etan Doneztebeko haurren dantza taldearen emanaldia. Segidan herriko plazan afari-merienda. 21:30ean zezensuzkoa.

Abuztuak 29, ortzeguna

10:00etan Bertiz Abentura Park (arbolak eta arroilak). 20:00etan txupinazoa. Ondotik danborrada eta buruhandiak. 21:00etan zopak Kattalin ostatuan. 23:00etatik 05:00etara Jalisko eta Jontxu DJak.

Abuztuak 30, ortziralea

07:00etan aurorak. Ondotik gosaria plazan. 09:00etan diana. 11:30etik 13:00etara zirku tailerra. 16:30ean mus txapelketa. 18:00etan txokolatea. 19:30etik 21:00etara Xaibor disko besta. 21:00etan gerren afaria. 23:00etatik 04:00etara Endara DJa.

Abuztuak 31, larunbata

09:00etan diana. 12:00etan erraldoiak eta buruhandiak. 14:00etan zikiro jatea. Kafea hartu bitartean, bingoa. 17:00etatik 23:00etara Txingudi DJa. 00:00etatik 04:00etara Bizphiru Pelau taldearekin dantzaldia.

Larunbatean zikiro jatea izanen dute.

 

Irailak 1, igandea

11:30ean pilota partida frontoian: E. Landa eta Barbarin, Nazabal eta Telletxearen kontra. 17:00etan herritarren arteko lehia: helduak vs. gazteak. 18:00etan Zubietako taloak. 19:00etatik 21:30era Belfast taldearekin dantzaldia. 22:00etan zezensuzkoa.

Irailak 7, larunbata

20:00etan altxaferoa eta ezkila jotzea. 21:00etan zopak.

Irailak 8, igandea

12:00etan meza. 13:00etan bazkaria.

17:00etatik 21:00etara Jalisko eta Jontxu DJak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun