Amoranteren kontzertua izanen da larunbatean Larungo Kaiolan

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 27a, 15:00

Musikaz gozatzeko aukera izanen da larunbatean Larhungo tontorrean. Amorante musikari gipuzkoarrak kontzertua emanen du Larungo Kaiola Bentan. Emanaldia 17:00etan izanen da eta sarrera debalde izanen da.

Emanaldia ikusteko oinez zein trenez igotzeko aukera izanen da. Gainera, antolatzaileek jakinarazi dutenez, 16:00etan trenez igo eta 19:30ean jaisteko aukera izanen da. 24 euroko prezioa izanen du treneko txartelak, eta 50 lagunentzako aukera bakarrik izanen da. Aukera hori aprobetxatu nahi dutenek Whatsapp edo Telegram bidez mezu bat bidaliko beharko dute 674 79 58 63 zenbakira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun