Ogi bereziak egiten ikasteko tailerra eginen dute heldu den astean Zubietan

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 21a, 16:00

Abuztuaren 31n eginen dute eta parte hartzeko izena eman beharko da. Plaza kopurua mugatua da.

Edorta Salvadorrekin, ogi bereziak egiten ikasteko tailerra antolatu du Zubietako Udalak heldu den asteari begira. Abuztuaren 31n izanen da, larunbata, 10:00etatik 14:00etara. Zubietako estalpean eginen dute.

Parte hartu nahi dutenek aurretik izena eman beharko dute eta horretarako udaletxera deitu beharko dute, 08:00etatik 11:00etara. Bezpera, abuztuaren 30a, izanen da izena emateko azkeneko eguna. Izena emateko bortz euro ordaindu beharko dira. Zubietako Udalak ohartarazi du plaza kopurua mugatua dela, gehienez hamabi lagunek parte hartzen ahal izanen dutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun