Ogi bereziak egiten ikasteko tailerra eginen dute larunbatean Zubietan

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 29a, 19:00

Edorta Salvador okinak emanen du ikastaroa oraingoan ere.

Edorta Salvadorrekin, ogi bereziak egiten ikasteko tailerra antolatu du Zubietako Udalak abuztuaren 31n, larunbatean 10:00etatik 14:00etara. Zubietako estalpean eginen dute.

Parte hartu nahi dutenek aurretik izena eman beharko dute eta horretarako herriko etxera deitu beharko dute, 08:00etatik 11:00etara. Bezpera, abuztuaren 30a, izanen da izena emateko azkeneko eguna. Izena emateko bortz euro ordaindu beharko dira. Zubietako Udalak ohartarazi du plaza kopurua mugatua dela, gehienez hamabi lagunek parte hartzen ahal izanen dutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun