Azaroaren 24an, ostiralean, Palestinako egoera izanen dute hizketagai Leitzan. Zer gertatzen ari da Palestinan? hitzaldia eskainiko dute Liliana Cordova Nazioarteko Sare Judutar Antisionistaren fundatzaileak eta Asier Herranz Samidoun Euskadiko kideak. Jarki antolakundeak antolatu du hitzaldia eta 19:00etan izanen da Atekabeltz herrigunean.
Josebe Blanco artzainak berriki argitaratutako liburua aurkeztuko du hilaren 24an, ortziralea, Anizen. Herriko elkartean 19:00etan izanen da hitzordua eta Hausnarrean, ardiek egin naute artzain liburuaren nondik norakoak azalduko ditu egileak.
Larunbatean da Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Indarkeria horri musika eta hitzak jartzeko asmoz, 'Liliak xuri-beltzean' emanaldia eginen dute ortziralean Doneztebeko liburutegian 20:00etan.
Irailaren 20tik abenduaren 20ra emanen dute, asteazken arratsaldetan Eskola ttikin eta hilaren 16ra arte eman daiteke izena
Ikustekoa baino, entzutekoa izanen da bihar hasi eta abenduaren 3an Berako Labiaga ikastolako Areto Nagusian egonen den erakusketa. Xabier Erkizia soinu artistak 'Zaratak ez du izenik' izeneko erakusketa paratuko du. Erakusketa larunbatetan eta igandetan ikusten ahal da 16:00etatik 20:00etara.
Lesakako Koskontako bideo udal aretoan eginen dituzte lau saioak eta izena eman daiteka azaraoren 2ra arte
Ortzirale arratsaldean eta larunbat goizean Arizkunenean izanen da tailerra.
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |