Baztango Gizarte eta Berdintasun Zerbitzuek, Berdintasun Batzordearekin elkarlanean, Menopausia eta klimaterioa ekintza zikloa antolatu dute azaroan. Zikloaren barnean, Nire gorputza, nire arauak izeneko autoezagutza tailerra eginen dute azaroaren 24an eta 25ean, ortzirale eta larunbatean, Elizondon. Arizkuneneko hitzaldi aretoan izanen da lantegia, ortziralean 17:30etik 19:30era eta larunbatean 10:00etatik 12:00etara.
Parte hartzeko izena eman beharko da, berdintasuna@baztan.eus helbidera idatziz edo 613 003 634 telefonoan.