Azaroak 25

'Liliak xuri-beltzean' emanaldia ortziralean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 22a, 16:00

Piano doinuak aditzeko aukera egonen da. Irudia: Frreepik.

Larunbatean da Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Indarkeria horri musika eta hitzak jartzeko asmoz, 'Liliak xuri-beltzean' emanaldia eginen dute ortziralean Doneztebeko liburutegian 20:00etan.

Emanaldian Garbiñe Leitza Mikeo ariko da pianoarekin, eta Haizea Loira Matxiñenak jarriko du ahotsa. Emanaldiaren ondotik mokadutxoa egonen da bertaratutakoentzat liburutegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun