'Zer gertatzen ari da Palestinan?' hitzaldia eskainiko dute ostiralean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 21a, 20:00

Azaroaren 24an, ostiralean, Palestinako egoera izanen dute hizketagai Leitzan.  Zer gertatzen ari da Palestinan?  hitzaldia eskainiko dute Liliana Cordova Nazioarteko Sare Judutar Antisionistaren fundatzaileak eta Asier Herranz Samidoun Euskadiko kideak. Jarki antolakundeak antolatu du hitzaldia eta 19:00etan izanen da Atekabeltz herrigunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun