Recicla-Birziklatu elkarteak antolatuta, Bidasoa ibaiaren garbiketa eginen dute urriaren 14an. Hondarribian hasi eta Biriatun, Urruñan, Hendaian, Irunen, Beran eta Lesakan eginen dute garbiketa.
Hilabeteko bigarren larunbatero bezala, bertako ekoizleen merkatua izanen dute Beran hilaren 14an. 10:30ean hasiko da merkatua eta 13:30ean bukatu eta Beralandetan eginen dute. Eguraldi ona bada kanpoan, eta txarra bada barrenean.
Beran bizi den Felix Buff musikariaren bakarkako proiektua da Rüdiger. Disko bat kaleratua dute Rüdiger gisa, eta bigarrena azaro hondarrean kaleratuko du. Diskoa atera aitzinetik, Larhungo kaskoan dagoen Larhungo Kaiola bentan emanaldia emanen du larunbatean, hilaren 14an, 12:00etan.
Sendaberri programaren barrenean dokumentala eta dantza uztartzen dituen saioa eskainiko dute SCNO2 eta Dantzaz taldeek larunbatean 19:00etan Harriondoa kultur etxean
Urriaren 31 arte aurkez daitezke eta lehen saria 400 eurokoa izanen da
Klimaren alde urtero egiten den astea iraganen da urriaren 9tik 14ra Senperen, Uraren tokia, klimaren beroketa ikusiz lemarekin. Aste osoan argazki erakusketa ikusgai izanen da Larreko kultur aretoan eta bertze zenbait ekitaldi.
Erratzun bizi den Diana Iniesta Benedicto margolariaren Just light (Argia soikik) olio margoen erakusketa zabalik dago Bertizko Jaurerriko Natur Parkean eta urrian bisita daiteke, parkearen ordutegian.
Gazteei idazteko heldulekuak emateko asmoz, Zirriborro idazketa tailerra eginen dute heldu den astean Donezteben. Hiru egunez bertako aterpetxean elkartuko dira eta hainbat ikastaro eta tailer izanen dituzte.
Irailaren 20tik abenduaren 20ra emanen dute, asteazken arratsaldetan Eskola ttikin eta hilaren 16ra arte eman daiteke izena
Django: desencadenado eta Asteroid City filmak proiektutako dituzte urriaren 14an eta 15ean Leitzako Herri Aretoan. Lehenbizikoa 17:00etan hasiko da eta bigarrena 19:30ean.
Etxalarko gazteek antolatua, bezperatik hasiko dira ekitaldiak, mus eta patata tortilla txapelketekin
Ortziralean Gani Mirzo bikoteak joko du eta larunbatean Elizagoien ahizpek, Imanol Iribarrenek eta O'Carolan taldeak eta sarrerak online salgai daude
Ortziralean Gani Mirzo bikoteak joko du eta larunbatean Elizagoien ahizpek, Imanol Iribarrenek eta O'Carolan taldeak eta sarrerak online salgai daude dagoeneko