‘Just light’ margo erakusketa zabalik du Diana Iniestak Bertizen

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 3a, 16:30
Diana Iniestaren 30 margolan baino gehiago ikusgai daude Bertizen.

Erratzun bizi den Diana Iniesta Benedicto margolariaren Just light (Argia soikik) olio margoen erakusketa zabalik dago Bertizko Jaurerriko Natur Parkean eta urrian bisita daiteke, parkearen ordutegian.

Iniestaren 30 margolan baino gehiago zintzilikatu dituzte, erretratuak, natura hilak eta Baztango eta New Yorkeko paisaiak, bertzeak bertze. Urriaren 15era bitarte asteartetik igandera, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era bisita daiteke erakusketa (astelehenak itxita). Urriaren 16tik 28ra, asteartetik igandera, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30era eta urriaren 29tik 31ra, 10:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 17:30era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun