Euskal Idazleen Elkarteak eta Zirriborro idazketa ekimenak antolatu dute egonaldia, eta Nafarroako Gazteriaren Institutuak ere bultzatu du.
Ondoko tailerrak izanen dituzte:
Urriak 12, ortzeguna
- 11:00etan Yolanda Arrieta: Idazketa sortzailea, Nitik Gura.
- 17:00etan Oier Guillan: Gezi beltzak.
- 22:00etan Ameli eta Xirrikituen jostuna ipuin kontalariaren eskutik Munduko ipuinak kontaketa.
Urriak 13, ortziralea
- 09:00etan Isabel Etxeberria: Itzulpengintza, sormenerako tresna.
- 12:00etan Jon Alonso: Dokumentazioaren erabilera narrazioetan.
- 12:00etan Oihana Arana: Generoen arteko mugak. Bat-batekotik idatzira; poesiatik narraziora.
- 17:00etan Miren Amuriza: Pertsonaien azterketa eta eraikuntza.
- 17:00etan Yurre Ugarte: Literatura eta gidoigintza; loturak eta aldeak.
- 22:00etan Bañolet pelikula.
Urriak 14, larunbata
- 09:00etan Uxue Juarez: Abiapuntuak.
- 12:00etan Iñigo Astiz: Poemak ez dira gertatzen.
- 12:00etan Laura Txibite: Umorea literaturan.
- 17:00etan Oihane Garmendia: Pentsatzen dut, beraz, idazlea naiz. Pentsamendua eta literatura parez pare.
- 17:00etan Peru Galbete: Kantagintza, paisaia bat egiteko.
- 22:00etan Peru Galbete: Uraren oldea ikuskizuna.
Izen ematea irailaren 30ean bukatu bazen ere, oraindik ere badira plaza batzuk libre eta interesa dutenek zirriborro.idazketa@gmail.com helbidera mezu behar idatzi beharko dute apuntatzeko. Aforoak aukera ematen duenean, tailer solteetan parte hartzeko aukera ere egonen da.