Klimaren Aldeko Astea eginen dute Senperen urriaren 9tik 14ra

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 7a, 10:30
'Uraren tokia, klimaren beroketa ikusiz' lemarekin eginen dute Klimaren Aldeko Astea Senperen.

Klimaren alde urtero egiten den astea iraganen da urriaren 9tik 14ra Senperen, Uraren tokia, klimaren beroketa ikusiz lemarekin. Aste osoan argazki erakusketa ikusgai izanen da Larreko kultur aretoan eta bertze zenbait ekitaldi.

  • Urriaren 10ean, asteartean 09:00etan, Arrantzaleen elkartearen animazioa.
  • Urriaren 11n, asteazken goizean oinezko ibilaldia eginen dute Uzkaingo errekaren ur jauziraino. Arratsaldean INRAren eskutik animazioa izanen da.
  • Urriaren 12an, ortzegunean, 19:00etan mintzaldia izanen da Larrekqo aretoan eta urriaren 13an, ortziralean, oinezko ibilaldia eginen dute Aintziratik Olha auzora.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun