'Basotik itsasora 2.0' emanaldia urriaren 14an izanen dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 12a, 08:00

Basotik Itsasora 2.0 emanaldiak dantza eta dokumetala uztartuko ditu larunbat arratsaldean Lesakan.

Sendaberri programaren barrenean dokumentala eta dantza uztartzen dituen saioa eskainiko dute SCNO2 eta Dantzaz taldeek larunbatean 19:00etan Harriondoa kultur etxean

Nafarroako Antzoki Sarearen Sendaberri, paisaia eszeniko berriak zirkuituaren barrenean SCNO2 eta Dantzaz taldeek dokumentala eta dantza uztartzen dituen Basotik itsasora 2.0 emanaldia eskainiko dute urriaren 14an, larunbatean 19:00etan Harriondoan. Sarrerak 6 eurotan salgai daude Lesakako udalaren webgunean.

SCNO2k eta Dantzaz-ek sorkuntza koreografikoa eta zinema uztartzen dituzte formatu berritzaile batean: saio berean ikus-entzunezko emanaldi batez gozatzeko aukera eta dantza-ikuskizun baten antzezpena. Bere besaulkien gainean, publikoak Beñat Gerekak sinatzen duen Basotik Itsasora film dokumentalak 30 minutuko iraupena du, eta iraganaren eta orainaren arteko mugak gainditzen dituen ikuspegi batetik, giza migrazioak eta errefuxiatuek jasaten duten drama erretratatzen ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun