Zinemaz gozatzeko aukera izanen dute asteburuan Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 12a, 11:00
Zaharrak berri zine zikloari hasiera emanen diote 'Django: desencadenado' filmarekin.

Django: desencadenado eta Asteroid City filmak proiektutako dituzte urriaren 14an eta 15ean Leitzako Herri Aretoan. Lehenbizikoa 17:00etan hasiko da eta bigarrena 19:30ean.

Tarantinoren Django: desencadenado filmarekin Zaharrak berri zine zikloa hasiko dute Leitzan. Spaguetti westerna da filma, komedia beltza eta hegoaldeko westernean historia modu berezi batean berrasmatzen du, esklabotzaren inguruko gogoeta plazaratzeko. Larunbatean jatorrizko bertsioan eskainiko dute eta igandean gaztelaniaz. Bi emanaldiak 17:00etan hasiko dira. Horren ondotik,  19:30ean, 2023an estreinatu den Asteroid City filma ikusteko aukera izanen da gaztelaniaz. Wes Anderson estatubatuar zinema zuzendariaren komedia dramatikoa da hau.

Saioetarako sarrerak aldez aurretik erosteko aukera izanen da: 17:00etako saiorako sarrera 4 eurotan eta 19:30eko saiokoa 5 eurotan. Egunean bertan leihatilan 5 eta 6 euro ordaindu beharko dituzte hurrenez hurren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun