Bertako ekoizleen merkatua eginen dute larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 12a, 09:00

Hilabeteko bigarren larunbatero bezala, bertako ekoizleen merkatua izanen dute Beran hilaren 14an. 10:30ean hasiko da merkatua eta 13:30ean bukatu eta Beralandetan eginen dute. Eguraldi ona bada kanpoan, eta txarra bada barrenean.

Merkatuan eskualdeko ekoizlean egonen dira gasna, eztia, ogia, ukenduak... eta bertzelako hainbat produktu saltzen. Merkatuak ekoizleekin zuzeneko harremana izateko aukera ematen du, beraien produktuei buruz, lan egiteko moduari buruz... lehen pertsonan mintzatu ahal izateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun