Bidasoa ibaiaren garbiketa eginen dute urriaren 14an Beran eta Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 8a, 11:00

Recicla-Birziklatu elkarteak antolatuta, Bidasoa ibaiaren garbiketa eginen dute urriaren 14an. Hondarribian hasi eta Biriatun, Urruñan, Hendaian, Irunen, Beran eta Lesakan eginen dute garbiketa.

Urriaren 14an, larunbata elkartuko dira 09:30ean hasi eta 12:00ak arte. Ondotik, bildutako zabor dena erakutsiko eta hamaiketako izanen da Irun eta Hendaia artean dagoen Avenida zubian.

Beran eta Lasakan 09:30ean paratu dute hitzordua San Miguel zubian. Bilketarako materiala antolatzaileek eramanen dute. Ekimenean parte hartzeko esteka honetan sartu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun