Dorrealdia festibalaren hirugarren edizioa ospatuko dute urriaren 13an eta 14an Donamarian. Aitzineko bi edizioetan bezala, elkartasun jaialdia izanen da eta bildutako dirua Kurdistango Mirzo Music Fundaziorako (www.mirzomusicfoundation.com) izanen da.
Aurten ere bi emanaldik osatuko dute jaialdia. Urriaren 13an, ortziralean 19:30ean Kurdistango Gani Mirzo dúo bikotea (Gani Mirzo eta Neila Benbey) ariko da Jauregian. Sarrerak salgai daude 15 eurotan.
Hurrengo egunean, urriaren 14an, larunbatean 19:30ean Donamariako pilotalekuan, lehenik Etxalarko Elizagoien Ahizpak (Itsaso eta Irune Elizagoien) eta Imanol Iribarren ariko dira eta ondotik, Aragoiko O’Carolan taldeak joko du. Susana Arregi, Pilar Gonzalvo, Ernesto Cossio, Julian Ansuategi eta Miguel Angel Fraile musikariek osatzen dute O’Carolan taldea. Sarrerak 15 euro balio dute. Bi kontzertuetarako sarrerek 25 euro balio dute.
Sarrerak online eros daitezke www.papeleriatamayo.com webgunearen bidez.
Elkartasuna
Bi kontzertuetan bildutakoa Kurdistanen ISISek bahitutako neskak laguntzera bideratuko dute. Bortz urtez torturatuak, bortxatuak eta sexu esklabo gisara erabiliak izan ziren. Egun errefuxiatu kanpamentuetan bizi dira eta musikaren eta bertze artearen bidez, beraien bizitzak berregiten ari dira.